Belar Meta jantzi-dendak jaso du erakusleiho onenaren saria

Mirari Altube Arrese 2014ko abe. 31a, 14:25

Ana Bolinaga, Meritxell Serrato, Idoia Elexpuru eta Nahia Agirre, garaikurra emateko unean.

Gaur, urteko azken eguna, banatu dituzte Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak, eta Belar Meta jantzi-denda izendatu dute erakusleiho dotoreena. Bigarren saria, euskarazko mezurik onenarena, Amaia ume-dendarendako izan da. 

Idoia Elexpuruk, Belar Metako ugazabak, iazko irabazlearen eskuetatik, Kilima haur-dendako Meritxell Serratoren eskuetatik, jaso du erakusleiho onenaren berri ematen duen garaikurra. Ana Bolinagak, alkateak, eta Nahia Agirrek, Garapen Ekonomikorako teknikariak, ostera, saria eman diote: Zumaiako Zelai Talasoterapiara joateko txartela. Alkateak jakinarazi du aditu bat ibili dela herriko erakusleihoak baloratzen eta Belar Metak dituen kolorea, argia eta originaltasuna izan dira erabakigarriak onena dela esateko. 

Euskarazko Gabon mezurik onenaren saria, ostera, Amaia ume-dendako Amaia Elortzak jaso du. Getarian aste bukaera pasatzeko aukera izango du horrek, Getariano pentsioan ostatu hartuta. Iaz ere Amaiak jaso zuen saria. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak