Imanol Arantzabal eta Begoña Idigoras Basotxoko Gabonetako saskien jabeak

Mirari Altube Arrese 2014ko abenduaren 28a

Imanol Arantzabal (eskuman) saskiarekin eta alboan Basotxoko zuzendaritzako kideak.

Basotxo erretiratuen elkartean banatu dituzte Gabonetako saskiak. Lehenengo saria Imanol Arantzabalendako izan da (437 zenbakia), eta bigarrena, Begoña Idigorasendako (845 zenbakia).

 

Urtero egiten du erretiratuen elkarteak zozketa (Gabonetako loteriaren bi zenbaki sarituen azken hiru zifrak hartzen dituzte kontuan).

Lehen argazkian, Imanol Arantzabal, Jose Manuel Gartzia eta Kontxi Romano zuzendaritza batzordeko kideekin. Eta bigarrenean, Begoña Idigoras bilobekin, eta alboetan Kontxi Romano (iloba Natalekin) eta Mariasun Isasmendi, zuzendaritza batzordeko kideekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak