Basotxoko erretiratuak nagusi dokean

Mirari Altube Arrese 2014ko abe. 27a, 13:35
Basotxoko kideak eta UDAkoak dokean jokatu ondoren.

Norgehiagoka bizia jokatu zuten Basotxoko erretiratuek eta UDAko zuzendaritzako kideek dokean, eta oraingoan erretiratuak izan ziren nagusi, 50 eta 46. Basotxo aurrealdean jokatutako partida parekatua izan zen, eta azken txanpan hartu zieten aurrea Basotxokoek UDAkoei. 

Partida ikusten egondako adituek zera zioten: "UDAkoak belar artifizialean jokatzera daude ohituta, Basotxokoak, ostera, klasikoan, hau da, zelaian". Ondoren, hamarretako ederrarekin berreskuratu zituzten indarrak guztiek elkarrekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak