Gabon kantuekin berotu dute goiza umeek, gurasoek eta erretiratuek. Plazatik atera, zaharren egoitzatik pasatu, goxokiak jaso bidean eta plazan bukatu dute ekitaldia. Txistulariek eta Basotxoko abestaldeak harrera egin diete Olentzerori eta Maridomingiri, eta gero, umeen txanda iritsi da; gutunak eta muxuak eman dizkiote horiek.