Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du Kultura Sailak

Mirari Altube Arrese 2014ko abe. 29a, 08:00

Aurreko urte bateko karteleko irudia.

2015eko Aratusteak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa deitu du Udaleko Kultura Sailak. Lanak urtarrilaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira Arkupen, eta saria da 200 euro.

Hona lehiaketaren oinarriak:

  • Edozeinek har dezake parte.
  • Teknika librea izango da.
  • Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoaK izango dira edota digitalean ekarriz gero, DINA 3n aurkez daiteke.
  • Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

ARATUSTEAK
ARETXABALETA 2015

  • Irabazleak 200 euroko saria jasoko du.
  • Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
  • Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.
  • Kartelak urtarrilaren 19a baino lehen entregatu behar dira Arkupe kultur etxean.
  • Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
  • Epaimahaiaren erabakia, urtarrilaren 21ean jakinaraziko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak