Arkupen harrera zerbitzua emango duen lagun bat hartu gura du Udalak

Mirari Altube Arrese 2014ko abenduaren 22a

Arkupe kultura etxerarako harreragilea kontratatu gura du Udalak egun osoz, hiru hilabete eta erdirako. Lanbidek eskainitako diru-laguntzari esker langabe bat hartuko du, hortaz, lehiaketa-oposaketan parte hartu ahal izateko Lanbiden izena emanda egon beharko da abenduaren 23rako. Argibide gehiagorako Udalaren webgunera jo: aretxabaleta.eus.

Lehiaketa-oposizio bidez hautatuko dute langile hori, eta horretarako, honako baldintzak bete beharko dituzte:
  • Lanik gabe egotea.
  • Euskal Enplegu Zerbitzuan langabetu gisa izena emanda egotea.
  • Graduatu eskolarra edo baliokidea izatea.
  • Euskarako hirugarren hizkuntza eskakizuna izatea. Hori ez duenak azterketa egin beharko du.
  • Ondorengo baldintzetaren bat betetzea:
  1. 35 urte edo gutxiago izatea.
  2. 45 urte baino gehiago izan eta lan-eskatzaile moduan gutxienez 6 hilabete eramatea.
  3. Urtebete lanik gabe egotea.
  4. Ezintasunen bat izatea.
  5. Familia-ardurak dituen emakumea izatea.
  6. Genero-indarkeriaren biktima izan den emakumea izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak