Kirolarekin "gozatzen" duten Arizmendiko taldeen aurkezpena

Mireia Bikuña 2014ko abenduaren 20a

Aretxabaletako Ibarra kiroldegia "kirolaz eta ilusioz" bete zen egubakoitzean. Arizmendi Ikastolako kirol taldeen aurkezpena egin zuten, eta han batu ziren modalitate ezberdinetako 331 jokalari.  Gazteenak 8 urtekoak ziren, eta zaharrena 33 urtekoa. 

Horiekin lanean diharduten 25 entrenatzaile eta arduradunek ere ez zuten hutsik egin. Taldekako argazkiak egin zituzten eta bukaeran, denok batera elkartu ziren erretratu erraldoia egiteko."Kirolaren festa" izan zen.

Federatuak eta harrobikoak

Futbola, areto-futbola, areto-futboleko eskola, boleibola, igeriketa, eskalada eta squasha. Horiek dira Arizmendik dituen modalitateak. Guztira, 13 talde eta bakarka lehiatzen diren 78 kirolari: 67 igeriketan, sei eskaladan eta bost squashean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak