Iraitz Agirre izango da azken 'ostegun kontalaria' abenduaren 18an Urbaltz tabernan

Imanol Beloki 2014ko abe. 16a, 16:35
Iraitz Agirre

Heldu da Ostegun Kontalariak lehiaketako azken partaidearen txanda. Hain zuzen ere, abenduaren 18an Iraitz Agirre arrasatearra izango da Urbaltz tabernan, herritarren aurrean, 21:30ean.

Arrasatearrak bere burua kontalaritzat dauka, jendaurreko zereginetan eta bestelakoetan, guztiak izan daitezke nolabait agertokiak. Agirreren asmoa da kontatzeko hainbat modu uztartuko dituen patchwork-a plazaratzea.

Ostegun Kontalarietan, Eneko Barberena, Manex Agirre, Aitor Agiriano eta Belen Azkarate izan dira orain arte kontalari, eta azkena Iraitz Agirre arrasatearra izango da. Hala, lehiaketako irabazlearen izena jakingo da azken horren emanaldiaren ostean.

Irabazlea jakiteko irrikitan

Aretxabaletako Udalaren eskutik, Arteman Komunikazioaren laguntzarekin  batera, lehiaketa-ikuskizunaren irabazleak 150 euroko saria jasoko du. Irabazlea publikoaren boto bidez aukeratzen denez, azken kontalariarekin jakingo da nork irabazten duen saria. Hala, boto gehien jaso dituenak 150 euro eroango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak