Herriko dantzari gazteek aurreskua dantzatuta hasiko dute omenaldia. Ondoren, Basotxoko kantu taldeak hainbat abesti kantatuko diete, beste batzuen artean Zorionak. Opariak banatuko dizkiete gero hamar omenduei. Eta trikiti doinuak lagun direla, txokolatea banatuko dute.