AP-1 autobideko Aretxabaletako Isurietako tunelean (125,200 kilometro puntuan) artapen lanak egin behar direla eta, tunela itxita dago gaur goizaz geroztik, Eibarko noranzkoan. Hori horrela, beste noranzkorako erreia erabiliko dute zirkulazioa desbideratzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, tunelaren Eibarko norabideko galtzada itxita egongo da egubakoitz goizera arte.