Jorge de Castro zinegotzi sozialista pozik dago mozioak izan duen harrerarekin eta Aretxabaletako alderdi guztiak azaldu direlako pobrezia energetikoaren aurka.
Mozioak lau puntu
Aldundiari eta Jaurlaritzari eskatu diote, gizarte erakundeekin elkarlanean eta eragile ekonomiko eta sozialen bitartez, pobrezia energetikoa ezabatzeko estrategia jar dezatela martxan. Horren aurkako konpromisoa irmoa ere eskatu diote, eta horren aurka egiteko larrialdi poltsa bat sortzea. Jaurlaritzari eskatu diote gainera, otsailaren 27an legebiltzarreko plenoak kontu horren gainean hartutako erabakia bete dezala; eta Rajoyren gobernuari lehenbailehen aurkez dezala Kongresuan kontsumitzaile ahulenak babestuko dituen lege bat.
"Erakundeek lehenbailehen erantzun beharreko egoeran gaude. Euskadin argindar eta ur mozketak daude. Euskadin 90.000 lagun daude pobrezia energetikoan. Hipoteken gastuari ezin aurre eginda dauden lagunak dira horiek, eta gainera, ezin dute gasaren eta argiaren fakturarik ordaindu", jakinarazi du de Castrok.
Alderdi Sozialistako kideen esanetan Euskadiko GKEaren Koordinakundeak salatu zuen, urrian, 90.000 lagun, euskal biztanleriaren %4, zegoela pobrezia energetikoan, eta ondorioz, oinarrizko beharrak ezin dituztela "ase" adibidez, elikadura eta garbitasuna.