Bitxigintza ikastaroa eskainiko du Ane Gonzalez aretxabaletarrak. Berrerabilitako materiala eta alanbrea izango dira lanabes eta horiekin bitxi dotoreak egin daitezkeela erakutsiko du. Hiru martitzenetan egingo ditu saioak: abenduaren 2an, 9an eta 16an.
Fimo ikastaroa Nere Uribeetxeberriarekin egingo dute honako hiru egunetan: 4an, 11n eta 18an. Fimoa moldatzeko teknikak irakatsiko ditu, eta horrekin ere bitxi politak egingo dituzte.
Hirugarren ikastaroa Pituk emango du, artilezko lanen eskolak, hain zuzen ere. Hona egunak: 10ean, 15ean eta 17an. Puntu teknikaren oinarriak irakatsiko ditu, behin ikasita lepokoak, txanoak eta beste hainbat lan egin ahal izateko.
Saio guztiak dira 18:30etik 20:00etara, udaletxe zaharrean.