"Izugarrizko maila duten karate jokalariak izan ziren norgehiagokan, orain dela bi aste Alemaniako Bremen hirian jokatutako Europako txapelketan hirugarren eta laugarren postuan geratutako batzuk, esaterako", jakinarazi du Elortondo entrenatzen jarduten duen Odilo Vazquezek. Postua "gutxienekoa" dela gaineratu du, baina beti ematen du poztasuna ondo egindako lanaren sariak, eta Elortondo zoriondu gura du horregatik. "Zorionak, Alex; arratsalde bikaina pasatu genuen zuri lagun egitera joan ginenok eta espero zeuk ere bai. Ea datorren urtean beste txapelketa batzuetara joatera animatzen garen, Colindresera (Kantabria), Mallorkara, Italiara…".
Era berean, eskerrak eman gura dizkio Bera Bera elkarteari: "Eskerrik asko, Bera Berari, eta batez ere Jesus Murua kideari, hura gabe halako txapelketarik ez genukeelako izango".