Hamabi bikotek hasiko dute zapatuan frontenis txapelketa

Mirari Altube Arrese 2014ko aza. 20a, 18:36
Frontenis txapelketa.

Mutilen frontenis txapelketa antolatu du Aretxabaleta kirol elkarteak eta hamabi bikotek eman dute izena. Partiduak Iturrigorri pilotalekuan jokatuko dituzte datozen bi aste bukaeratan.

Lehenengo partiduak, zapatuan eta domekan, ligaxka erara jokatuko dituzte bi multzotan banatuta, eta 25 tantotara izango dira. Hurrengo aste bukaeran, ostera, kanporaketak jokatuko dituzte, eta azaroaren 30ean, domeka, final-erdiak eta finala.

Irabazleek garaikurra eta afaria jasoko dute saritzat; bigarren sailkatuek garaikurra; eta parte-hartzaile guztien artean bi txartel zozketatuko dituzte.

Oraingo aste bukaerako partiduak

Azaroaren 22ko partiduak:

    09:00    Julen Lozano - Aimar Cebrino / David Gracianteparaluceta - David del Palacio
    09:45    Gus Rubio - Txemi Ramon / Asier Valle - Joseba Fraile
    10:30    Aitor Regaño - Ibon Bollon / David Gracianteparaluceta - David del Palacio
    11:15    Mikel Moreno - J.Javier P. Corcuera / Asier Valle - Joseba Fraile
    12:00    Julen Lozano - Aimar Cebrino / Aitor Regaño - Ibon Bollon
    12:45    Gus Rubio - Txemi Ramon / Mikel Moreno- J.Javier P. Corcuera


Azaroaren 23ko partiduak:


    09:00    Xabier Jauregi - Asier Markiegi / Beñat Zubizarreta - Gorka Gartzia-Etxabe
    09:45    Jon Etxeberria - Danel Soria / Mikel Zubillaga - Gorka Perez de Labeaga
    10:30    Jon Diez - Aitor Artolazabal / Beñat Zubizarreta - Gorka Gartzia-Etxabe
    11:15    Iban Ayala - Markel Davila / Mikel Zubillaga - Gorka Perez de Labeaga
    12:00    Xabier Jauregi - Asier Markiegi / Jon Diez - Aitor Artolazabal
    12:45    Jon Etxeberria - Danel Soria / Iban Ayala - Markel Davila

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak