Lehen txartelak banatzerakoan harridura izan zen nagusi bezeroen artean, baina orain, bezero gehienek dakite Eraña denda batean sartuz gero eskuartean dakarrena zer den. Azken txartelak banatu ditu Eguzki tabernan, gero opari-txartela Iberren gastatzeko; Jon Diaz harategian, oparia Leibar arrandegian erabiltzeko; Tirso fruta-dendan, gero Jon Diaz harategian erabiltzeko txartel hori; Gemes irudi teknikarienean, gero Martin erloju-dendan gastatzeko 50 euroko txartela; eta Kiliman.
Abenduko kanpaina laster
Kanpaina hori bukatutakoan abendukoa jarriko dute abian. Iazkoaren antzekoa izango da (txarteletan zigiluak jarri, gero zozketatzeko) baina nobedadeekin datorrela iragarri dute.