Hala, umeak eta gurasoak izan ditu laguntzaile titiritero arropak soinean jantzita zituen artistak. Oholtza gainean, hala ere, gauza gutxi: mahai itxura zuen maleta handi bat bakarrik. Haren barruan, baina, baloiak, pilotak, puztu beharra zuten koloretako globo luzeak eta makila tolesgarri luze bat, besteak beste. Baita tximeletak edo arrainak harrapatzeko erabili daitekeen sare bat ere. Horri heltzeko eskatu dio, esaterako, aretoan zegoen mutiko bati eta berak bost pilotekin malabarismoa egiten bukatu ahala pilotak sarearekin jasotzeko esan. Ondo egindakoa txalotuz eta oker irtendakoari txistu eginez, inor ez zen aspertu.