Hitzaldiak, tailerrak eta ikus-entzunezkoak izango dira hiru aste bukaeratan, eta laugarrenean Gazte Eguna ospatuko dute. "Herri boterea, herri mugimendua, elikadura, burujabetza, sexua eta jenero desberdintasuna… eta beste hainbat gai landuko ditugu. Eta ikasteko eta eztabaidatzeko uneak hartu", jakinarazi dute gazteek. Hala, Tximeletak etengabeko metamorfosian dokumentala eman dute aste bukaeran udaletxe zaharrean.
"Bidean gaude eta ilusioa bidelagun edukita aldaketan pausuak ematen gabiltza", esan dute, eta gaineratu: "Burujabetza oinarritzat izanda elkarlanean egingo dugu aurrera".
Era berean, prozesuaren partaide izan gura duten guztiak gonbidatu dituzte: "Argi dugu-eta jendearen laguntza beharko dugula benetan eraginkorra izan dadin eta helburuak lortu".
Egitaraua
Hona egitaraua:
- Azaroak 7, 19:00
Tailerra: Sistema patriarkala: sexua eta generoa
- Azaroak 9, 17:00
Dokumentala: Arrakala.
- Azaroak 14, 19:00
Hitzaldia: Herri mugimenduen inguruko hitzaldia (Joxemi Zumalabe fundazioa)
- Azaroak 16, 17:00
Dokumentala: El sueño de la tierra
- Azaroak 21, 19:00
Hitzaldia: Herri boterea (Askapena)
- Azaroak 23, 17:00
Dokumentala: Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian
- Azaroak 29, egun guztian
Gazte Eguna