Joskintza ikastaroa antolatu du Loramendik

Mirari Altube Arrese 2014ko azaroaren 4a

Josteko makina.

Eskuz josteko oinarrizko teknikak eta josteko makina erabiltzeko pausoak irakatsiko ditu Uxue Eraña aretxabaletarrak, Loramendiren eskutik. Eguenean hasiko dute ikastaroa eta lau saio egin. Izena eman gura duenak Loramendira jo dezala: loramendielkartea@gmail.com eta 943-77 09 70 eta 685 75 67 29.

Azaroko lau eguenetan izango dira joskintza saioak udaletxe zaharrean, 18:30etik 20:00etara bitartean. Hona egunak: 6, 13, 20 eta 27. Elkarteko bazkide direnek 10 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek, 12 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak