Istripua Aretxabaletako saihesbidean, bi autok errepidean zeuden hainbat behiren kontra egin dute talka

Xabier Urtzelai 2014ko azaroaren 3a

Istripua izan duen autoetako baten aurrealdea

Auto istripua izan da Aretxabaletako saihesbidean, gutxi-gorabehera Iturrigorri pilotalekuaren parean. Istripura bertaratu direnen arabera bi autok errepide erdian zeuden hiru behiren kontra egin dute talka. Kolpearen ondorioz, autoan zihoazenak Arrasateko ospitalera eraman dituzte. 

22:00ak baino apur bat lehenago izan da auto istripua, nonbaitetik ihes egindako hainbat behiren kontra bi autok talka egin dutenean, Aretxabaletako saihesbidean. Goienak jakin duenez, autoan zihoazenak ospitalera eraman dituzte, baina ez da zauritu larririk egon. Hiru behi, ostera, momentuan hil dira. Baina ez ziren solte zeuden behi bakarrak. Laugarren behi bat Fagor Arrasateko parkinera sartu da. Bertan mantentzen ahalegindu dira, mendi aldera ihes egin duen arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak