Ikastaroak lau saio izango ditu, martitzenetan laurak: azaroak 4 eta 18, eta abenduak 2 eta 16. Udaletxe zaharrean elkartuko dira, 18:30etik 20:00etara. Izena aurrez eman behar da Loramendira jota; hona bideak: 943-77 09 70 eta 685 75 67 29 eta loramendielkartea@gmail.com. Prezioa da 10 euro bazkideendako eta 12 euro gainerakoendako.
Manualean erabiltzen ikasi
Sei ordu iraungo duen ikastaroan hainbat gai landuko ditu Filarmendik: "Abiapuntua izango da kamera baten barruan zer gertatzen den ezagutzea. Horretarako kartoizko kaxekin egindako kamera pare bat gertatu ditut argia barrura sartzean zen gertatzen den ikusteko", azaldu du. Eta beste hainbat gairen artean honakoak landuko ditu: sentsibilitateak, hau da, isoak zelan aldatzen diren; eta abiadurak eta diafragmak erlazionatu. "Batez ere gai horiek landuko ditut kamera era manualean zelan erabili behar den ikas dezaten. Denbora izanez gero osagarrietan ere sartuko gara: tripodeen erabilera, filtroena…", argitu du Filarmendik, eta onartu denbora askorik ez dutela izango praktikak egiteko, baina igual "etxerako lanak" emango dizkiela: "Ikasitakoa praktikan jartzea komeni izatean da-eta".