Herritar ugari dabiltza Aretxabaletan beste herrialde batzuetako produktuak dastatzen

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko urr. 19a, 14:25

Aretxabaletan eta inguruetan bizi diren galego, andaluz, euskaldun edota Extremadurako jendea batu da besteak beste, Aretxabaletako Herriko Plazan egin den XVIII. Gastronomia eta Folklore Jaian. Eguerdi partean batu da jende gehien eta postu jartzaileak pozik zeuden bertara eramandako produktuak amaitu egiten zaizkielako.

Hamalau bat postu jarri zituzten –beste urte batzuetan egon ez den txotxongiloen postu bat ere izan da aurten– eta hainbat jaki eta edari dastatzeko aukera izan zen: Errioxatik ekarritako ardoa, ogia edota hestekiak; Arrasateko Corazón de Encina elkartekoen Extremadurako txitxi-burruntzi, ahutz eta ardi gazta, urdaiazpiko iberikoa, ardoa edota elkarteko emakumeek egindako erroskillak; Galiziako olagarro edota enpanadak; eta Aratz elkartearen eskutik, Euskal Herriko buzkantza, txorizoa edota Idiazabalgo gazta eta Arrasateko txakolina ere dastatu ahal izan ziren, besteak beste. Corazón de Encina eta Aratz taldekoak pozik zeuden Aretxabaletako jaira eramandako produktu gehientsuenak amaitu egiten zaizkielako.


Galiziako eta Gaztela eta Leongo dantzak ikusi eta jotak entzuten ere izan ziren herritar ugari.
20. patxaran lehiaketa ere

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak