"Ondo pasatzera joan ginen eta izugarria izan da!", esan du Maite Marcosek. Izan ere, lehiaketako garailea izan da Algo más que morir bi sari jasota (nahiz eta film onenaren saria Sweetwater-ek jaso).
"Zirraragarria izan da emanaldia, hunkigarria. Guk egindako lana baloratzen jakin dute", gaineratu du: "Eta Tabernas herrikoek ondo baino hobeto hartu gaituzte". Sari hirukoitza jaso dute, gainera, Frantziako produktore etxe batek erosi dituelako filmaren eskubideak.