Norberak egindakoa izan beharko du patxaranak, eta kristalezko edo beira gardenezko botilan aurkeztu beharko da; botilen originaltasuna ere kontuan hartuko dute epaimahaiko kideek. Bakoitzak bi botila aurkeztu ditzake.
Sari banaketa ekitaldia 17:30ean izango da plazan, bertan. Lehenengo hiru onenek garaikurra eta diru-saria jasoko dute. Lehiaketara aurkeztutako patxaranak probatu ahal izango dituzte herritarrek sariak banatu ostean.