Zortziko eta biribilketatik at, txistuak errepertorioa baduela erakutsi dute

Miren Arregi Amasorrain 2014ko urr. 11a, 17:16

Indartsu entzun dira txistu hotsak gaur Aretxabaleetan, Leintz bailarako txistulari eguna egin baitute bertan. Bosgarrena izan da gaurkoa eta berritasunekin etorri da, izan ere, errepertorio ez ohikoa eskaini dute plazako alardean. Habanerak, boleroak, polkak... Askotariko doinuak eskaini dituzte oholtza gainean elkartu diren txistulariek. Denak ere, doinu ezagunak, gainera.

Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko txistulari taldean batu dira gaur goizean Aretxabaletan, Leintz bailarako txistulari egunean: "Hiru herritako txistulari taldeek elkarren arteko harremanetan sakontzeko sortu genuen Alardea duela bost urte. Eta eman ditu emaitzak, ikusi besterik ez dago", dio Jokin Antxiak, Loramendi txistulari taldeko kideak. Izan ere, plazako alardea bukatuta eta oholtzatik jaitsita, txistulariek jo eta jo jarraitu dute, eta jai giroa nagusitu da.

Dianarekin hasi dute eguna 10:30ean eta ondoren, alardea egin dute herriko plazan. Ordu bete inguruko kontzertua eskaini dute, txistu, silbote, atabal, danbolin eta abarrekin. Herritarrek gustura jarraitu dute kontzertua eta batek baino gehiagok zioen: "Gehiagotan egin beharko litzateke. Txistua gurea da eta geroz eta gutxiago entzuten da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak