Esfortzuari urrezko domina

Imanol Gallego 2014ko urr. 10a, 20:58

Olympics laburmetraiaren mundu mailako estreinaldiak jende asko erakarri du Zaraia aretora. Ikusleen artean gainera, filmean parte hartu duten aktoreak zeuden. Emanaldiaren aurretik baina, antzerkitxo baten barruan, ikusleek euren espiritu olinpikoa erakusteko aukera izan dute.

Adimen urritasunak dituzten aretxabaletarrek eta Durana kalean bizi diren Atzegiko pisukideek hartu dute parte filmean, 21 lagunek guztira. Kamera aurrena abilezia galanta erakutsi dute, eta euren burua ikustean lotsa sentitu dutela onartu arren, pozik irten dira estreinalditik.

Emanaldiaren aurretik, prestaketa luzea izan dute. Jokin Antxiak idatzitako gidoiaz gain, kamera eta ekoizpen lanetan ibili diren Ibai Zangitu eta Mikel Alberdik, lan nekeza izan dela onartu ostean, gustura egindakoa ere izan dela azaldu dute. 10 minutu inguru irauten duen film mutuan, Aretxebaleta olinpiko bat irudikatzeaz gain, esfortzua, lehiaketa eta umorea uztartu dute.

Bi artista

Olympics ikusi aurretik, Zangitu eta Alberdik, show txiki bat egin dute. Oholtza gainean baina, ez dira bakarrik egon, eta filmeko hainbat aktoreren laguntza ere izan dute. Boluntarioek, barre algara artean, bi showman hauek proposatutako jokoak egin behar izan dituzte, batzuek gainera, gaileta jaso dute sari gisa.

Joko Olinpikoetan gertatzen den moduan, hemen ere marka guztiak hautsi, eta barruan zuten onena eman dute guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak