Kuartangon eta inguruko parajeetan grabatu zuten. Diru-laguntza gutxirekin baina ilusio handiarekin: "Jasotako laguntza apurrarekin herria egokitu genuen. Nire jantzi guztiak neuk josi nituen, baita beste batzuenak ere, eta elkarri makillatzen genion", dio Marcosek eta gaineratu: "Abentura handi bat izan zen guztia, eta orain abentura horren saria dator". Izan ere, "aparteko" saria dela Almeriako zinemaldian lehiatzea uste du: "Nire ilusioa filma pantaila handian ikustea zen, Gasteizko zinemaren baten edo, baina lehiaketa batean estreinatzea? Hori Maestranzan toreatzea da!"
Hurrengo egubakoitzean joango dira Tabernara, filma zapatuan estreinatzen dute-eta (Udal antzokian, 12:00etan). Kuartangotik ere 70 bat lagun doaz, alkatea gidari hartuta. "Oraindik inork ez dugu ikusi filma. Nik neuk zatirik ere ez muntatzen ibili zirenean, desilusiorik ez nuen izan gura-eta", dio. Eta emanaldiaren ostean solasaldia egingo dute.
Arrakasta handia izan duten El llanero solitario, Mil maneras de morder el polvo eta beste hiru filmen alboan lehiatu ondoren, Gasteizko zinemaren batera ekartzeko asmoa du produktore etxeak Algo más que morir.