Baldintzak
Kontakizunak mota askotakoak izan daitezke (bakarrizketak, ipuinak, txisteak, magia ikuskizunak… eta horien artean lekua dute beldurrezkoek, barregurazkoek, erotikoek…), baina erabilitako hizkuntzak euskara izan behar du eta parte-hartzaileek gehienez 40 urte izango dute. Izena ematen dutenen artean aukeraketa bat egingo da proposamenaren txukuntasuna, originaltasuna eta diziplina kontuan hartuta. Hala, jasotako proposamenetatik lauk izango dute kontakizuna jende aurrean plazaratu eta lehiaketan parte hartzeko aukera. Emanaldiaren iraupena 30-40 minutu artekoa izango da. Irabazleak 150 euroko saria jasoko du.
Publikoaren saria
Irabazlea publikoak aukeratuko du. Ikusleek emanaldien ostean bakarrik eman ahal izango dute bozka tabernan bertan kokatutako postontzian.
Izen-ematea zabalik
Interesatuek urriaren 20a aurretik egin beharko dute izenematea gazteria@aretxabaleta.net helbidera idatziz edo 943 08 10 01 telefonora deituz. Lagungarria izango da prestatuta daukan kontakizunaren gaineko proposamena aurkeztea.