'Ondoko hilobiko tipoa' antzezlana Arkupen gaur

Maialen Torres 2014ko irailaren 25a

Ezinezko litzatekeena posible bihurtuko duen istorioan, kanposantuak bi pertsonaia eta bi mundu nahastuko ditu irribarre leun batez. Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai lau euroren truke Arkupe kultura etxean, 18:30ean.

Iker Galartzak eta Aitziber Garmendiak emango diete bizia bi protagonistei, eta, oholtza gainean horren aurpegi ezagunak izanda, "jende ugari" espero dute Arkupekoek. Antzezlana ikusi nahi dutenek, beraz, garaiz gerturatu beharko dute kultura etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak