Futbol entrenatzaile profesionala izateko titulua ateratzen dihardu Barkerok eta praktikak egiteko talde bat entrenatu beharra dauka. Horregatik, tarteka, UDAko alebinak entrenatzeaz gain, Ohorezko Erregionaleko talde nagusiarekin ere ariko da, Gorka Valle entrenatzailearekin. Atzo, esaterako, Ibarran izan zen, etxekoen aulkitxoan, Touringen aurkako partiduan (3-1).
Xavi eta Casilasekin
Jose Javier Barkerok 35 urte ditu eta azkeneko urteak Zaragozan eman ditu, bigarren mailan. Aurretik, azkenekoz, Albacete, Numancia eta Levanten aritu zen. Lehenago, Eibarren, Realean (ligan txapeldun orde geratu zen talde handi hartan)... Eta, gazte mailetan, Munduko txapeldun geratu zen 20 urtez azpikoekin, Xavi Hernandez edota Iker Casillas bezalakoekin batera.