Kurtzebarriko gurutzearen 86. urteurrena ospatuko dute domekan

Mirari Altube 2014ko ira. 12a, 12:35

Iraileko bigarren domekan, etzi, Kurtzebarriko eguna ospatuko da, ohi legez, Murrukixo mendizale elkarteak deituta. Gurutzea jarri zutenetik 86 urte pasatu dira dagoeneko eta herriko mendizaleek horixe izango dute gogoan.

Batzuek Aretxabaletatik bertatik ekingo diote ibilbideari eta beste batzuek, Mendiolatik. Handik gora guztiek egingo dute bat, eta 10:30ean tontorrean direnendako salda izango dute Murrukixoko kideek. Meza 11:00etan izango da, eta ostean, mokadutxoa eskainiko diete elkartutako guztiei: txorizoa eta gazta, sagardoak eta xanpainak lagun eginda. Etxera bidean, 13:00 inguruan, geldialditxoa egingo dute Mendiolan bermuta hartzeko.

Antolatzaileek iragarri dute eguraldi txarra eginez gero egitaraua aldatu egin dezaketela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak