'ArientzaRock', Agorreko Andramaixak girotuko dituen emanaldia

Mirari Altube Arrese 2014ko irailaren 9a

Atzo, Andramari Eguna, hasi zituzten jaiak Areantzan Martin Kabarrixa tantaira igota. Jaiok aste bukaeran izango dute jarraipena eta ezusteko eta guzti datoz: 'ArientzaRock' emanaldia. Hona aurrerapena.

Emanaldia zapatuan, irailak 13, da meza ostean (13:00).

Hona aste bukaerako egitaraua:

Irailak 12, egubakoitza

  • 19:00etan: afarirako mahaiak prestatu.
  • 19:30ean: kanpai joaldia.
  • 20:30ean: auzo-afaria, eta ondoren dantzaldia.

Irailak 13, zapatua

  • 10:30ean: txistularien diana.
  • 12:00etan: meza, Basotxoko kantu-zaleek lagunduta.
  • 12:45etan: Trikitiaz girotutako eta bertako jeneroarekin egindako luntxa, Mitarte aldeko tortilla eta Elizondo aldeko txorizoarekin.
  • 13:00etan: 'ArientzaRock' emanaldia.
  • 13:45ean: 29. jinkana.
  • 17:45ean: Areantzako jolasak, eliz ondoan.

Irailak 14, domeka (Kurtzebarriko Eguna)

  • 09:30: Iturriko erromaran oinez joango direnen irteera.
  • 12:00tan: “Arientzarrak Kurtzebarrin 2014” argazki ofiziala ateratzea.
  • 12:15ean: “Ipur gainean labanderan” etxe aldera itzulera.
  • 13:30etan: Mokadutxoa eta Martin Kabarrixa etxeratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak