"Ahalik eta partidu gehien irabazi nahi ditugu", horrela laburbildu ditu Gorka Vallek denboraldi honetarako dituen asmoak. Hori iritsi aurretik baina, denboraldiaurrea geratzen zaie, berau martitzenean (19:30) hasiko dute etxean. ZIur Valle entrenatzaileak lehen hitzordu honetan, estrategia berriak frogatuko dituela.
Martitzeneko partiduaren ostean, Bergara Hiria txapelketa izango da lehen lehiaketa. Bertan, bailarako beste taldeekin neurtzeko aukera izateaz gain, Aretxabaletako taldeak bere sasoi eta indarrak frogatuko ditu. Agorrosingo partiduen ostean, irailaren 7an, aurtengo taldearen aurkezpen ofiziala izango den partidua jokatuko dute Valleren mutilek.
Fitxaketa berriak
Berriak bai, baina ez guztiz ezezagunak. Ivan Espinosa beste talde batzuetan lehiatu eta gero Aretxabaletara bueltatuko da eta Ander Fernandez ere ezaguna da UDAn.
Bi jokalari hauez gain, Gasteiztik etorriko den Iker Cañizaresek osatuko du hirukote berria.