Aretxabaletako jaiak 2014

Zapore ona utzi dute Andramari jaiek

Imanol Gallego 2014ko abu. 17a, 20:38

Bi herritar topa egiten.

Domeka jaietako azken eguna den arren, Aretxabaletan gogotsu bizi duten jarduna da. Asteburu luze baten ostean, herri bazkaria egin dute, eta horren ostean, arratsalde guztia jolasean eman dute.

 

Eguzkiak gogor jotzen zuenez, plazako arkupeetan bazkaldu behar izan dute aretxabaletarrek, baina beroak garrantzirik izango ez balu bezala, paella guztia jan dute. Horren ostean jolasen garaia iritsi da, txikiek egurrezko jolasak izan dituzte, gazte eta nagusiek aldiz, euren arteko pikea izan dute.

Ohitura ezin dira alde batera eutsi eta sokamuturra klasiko horietako bat da. Durana kalean zezen plaza bihurtu da eta guztira lau zezen izan dira bertan. Bigantxek hiru pertsona harrapatu dituzten arren, guztia susto batean geratu da.

Azken ordu hauetan musikak eta jai giroa izango da nagusi Aretxabaletan. Festarako gogoa dutenek, Aretxabaletan nahi adin aurkituko dute. Jaietako egitaraua gauerdian amaitzen den arren, ziur askok, gosariarekin borobilduko dituztela aurtengo jaiak. Herritar ugari bihar opor lekuetara bueltatuko diren arren, ez da urteko astelehen errazena izango. Nabari da jaiek zapore ona utzi dutela herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak