Aretxabaletako jaiak 2014

Andramari jaiak topera!

Imanol Gallego 2014ko abu. 16a, 15:48

Carlos Jimenez txirrindularia izan da bizkorrena.

Batzuek Hesian taldearen hotsak buruan zituzten bitartean, txirrindulari lasterketaren unea iritsi da. Aurten gainera etxeko txikiek ere parte hartze berezia izan dute. Pailazoak, musika, pilota... Argi dago, Aretxabaleta festetan murgilduta dagoela, eta noski, zapatuan ezin da inor etxean geratu.

Arratsaldean ere hamaika ikuskizun egongo dira eta Iturrigorriko frontoia jokatu diren profesionalen arteko pilota partiduek jende asko erakarriko duten arren, zapatu arratsaldeko protagonista nagusia musika izango da. 

18:30ean Afrikako perkusioaren doinuek hartuko dute herria eta 21:00ak bueltan Oxabi musika taldeak bere emanaldia eskainiko du herriko plazan. Dudarik gabe baina, hitzordu nagusia 22:30ean txosna guneko kontzertua izango da. Oholtza gainean Arcada Social, The Potes eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak egongo dira. 

Kontzertuak amaitu eta gero, toki berean Zebra muskuiluen showa ikusteko aukera egongo da goizeko 3:00ak aldera. Horren ostean, gaupaseroek bizkor joan beharko dute etxera, domekan, herri bazkaria egongo da-eta. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak