Aretxabaletako jaiak 2014

Andramari jaiak 2014: Bizikleta festa

Imanol Gallego 2014ko abu. 16a, 15:25

Nagusiek bailara osotik zehar bizikletan zenbiltzan bitartean gaztetxoek lehen bizikleta festa izan dute Durana kalean. Guztira 20 haurrek hartu dute parte, eta guztiek jaso dute opariren bat edo beste.

Antolatzaileek bi taldetan banatu dituzte eta herri barrutik egin duten buelta, esprinta jotzeko aukera ere izan dute. UDA taldeak antolatutako lehen bizikleta festa honetatik ez da inor esku hutsik bueltatu bere etxera. Garrantzitsuena parte hartzea zen arren, adin bakoitzeko irabazleek kasko bana jaso dute egindako esfortzuaren ordainetan.

IRABAZLE GUZTIAK:

  • 6 urte: Markel Lasagabaster
  • 7 urte: Oxel Etxabe
  • 10 urte: Manex Linazisoro
  • 11 urte: Erik Garmendia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak