Antolatzaileek bi taldetan banatu dituzte eta herri barrutik egin duten buelta, esprinta jotzeko aukera ere izan dute. UDA taldeak antolatutako lehen bizikleta festa honetatik ez da inor esku hutsik bueltatu bere etxera. Garrantzitsuena parte hartzea zen arren, adin bakoitzeko irabazleek kasko bana jaso dute egindako esfortzuaren ordainetan.
IRABAZLE GUZTIAK:
- 6 urte: Markel Lasagabaster
- 7 urte: Oxel Etxabe
- 10 urte: Manex Linazisoro
- 11 urte: Erik Garmendia