Emakumeen kontrako biolentziaren aurrean, "tolerantzia zero" eskatu du Aretxabaletako PSE-EEk

Aretxabaletako Udalean PSE-EEren bozeramailea den Jorge De Castrok gaitzetsi egin du herrian atzo gertatu zen biolentzia matxista kasua. "Ezin daiteke onartu eta ezta jarrera axola bakoak eduki, gizonezko batek haren emazte ohia erasotu duenean", esan du De Castrok. Aretxabaletako Copreci lantegian, gaueko txandan lanean ziharduenean, ustez eraso egin zion gizonezko batek haren emazte izandakoari.

"Genero biolentziaren gaitzaren aurrean, irmoki jokatu behar da, delitua zigortu eta prebentzioa handitu" esan du. Era berean, emakumeak animatu ditu "ausart" jokatzeko eta aurrera egiteko "genero biolentzia" salatzeko, horixe baita "modu bakarra emakumeak babesteko".

Biolentzia matxistaren aurkako borroka sozialisten konpromiso irmoa dela esan du PSE-EEren Aretxabaletako bozeramaileak eta herritarren kolaborazioa eskatu du azken biolentzia matxista kasuaren ustezko erasotzailea atxilotzeko.

De Castrok emakume erasotuari elkartasuna adierazi dio eta lehenbailehen osatu dadila opatu dio eta herritarrek halako erasoen aurrean "erabateko kontrakotasuna" eta "zero tolerantzia" adieraztea eskatu die.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.