Ustez gizonezko batek emazte-ohiari eraso egin dio Coprecin, gauean

Ubane Madera 2014ko uzt. 24a, 08:36

Ustez Aretxabaletako gizon batek bere emazte-ohiari eraso egin dio bart, azken hura Coprecin lanean ari zela, gaueko txandan. Ustez, labankada bat ematen ahalegindu da, baina Goienak jakin izan duenez, Copreciko segurtasun langileari esker, emakumeari eragindako zauria ez da larria izan. Segurtasun Sailak esandakoaren arabera, 22:15ean deitu zuen emakumeak berak SOS Deiak-era erasoaren berri emanez. Gizonezkoaren bila dabil orain polizia. Iaz bukatu zitzaion gizonari emaztearekiko urruntze-agindua.

Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, emakumeak SOS Deiak-era deitu zuenean, fabrikako langilek lagunduta zegoen ordurako. Ertzaintza bertaratu egin zen, erasoa egiaztatzera, eta emakumea Eskualdeko Ospitalera eraman zuten. Zorionez, baina, zauri arinak eragin zizkion gizonak emakumeari.

Ikerketa zabalik dago, eta ustezko erasotzailearen bila dabil orain Ertzaintza. Bikotearekiko urruntze-agindua ezarrita izan zuen gizonak, baina iaz bukatu zitzaiola jakinarazi du Segurtasun Sailak.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak