Apendis City taldeak azken uneko golari esker irabazi du

Maialen Torres 2014ko uzt. 19a, 22:26

Final borrokatua izan da Debagoieneko Kuadrillen Arteko Futbol Txapelketan, partidua bukatzeko minutu gutxi falta zirela, Apendis City-k finaleko gol bakarra sartu baitio Los Malaña taldeari. [ARGAZKIAK]

Aurtengoa hirugarren edizioa izan da eta hemeretzi talde lehiatu dira 600 euroko lehen saria eskuratzeko. Hiru multzotan banatuta, ligaxka jokatu dute, eta onenak sailkatu dira final laurdenetarako. Azkenean, futbolean hamaika ordu egin eta gero jokatu da finala.

Aurrenekoz, talde misto bat

Horrenbeste talderen artean, talde misto bat ere izan da (Joselu Ahizpak), eta lehen aldiz, neskek parte hartu dute kuadrillen artekoan. Apustu batetik sortutako taldea ez da finalera iritsi, baina, egindako ahaleginagatik, jokalari onenen saria eskuratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak