Portasoleko jaiak Aretxabaletan

Garazi Aiesta 2014ko uzt. 19a, 17:14

Eguraldi epelak lagunduta, pozik hasi dituzte Portasoleko jaiak aretxabaletarrek.

Goizeko 11:30etan atletismoko lasterketak egon dira, eta bertan adin guztietako jendeak hartu du parte. Txikitxoenak lehenengo, gaztetxoak gero eta helduak amaieran egin dute korrika. Gainera, puzgarriak ere egon dira eta beraz lagunartean saltoka aritzeko aukera izan dute umeek. Eguerdi partera, 13:00etan, gimnasia erritmikoaren erakustaldia eskaini dute Aretxabaletako eta Eskoriatzako neskatilek, ikusleak aho zabalik begiratzen zuten bitartean.

[ATLETISMOA ETA GIMNASIA ERRITMIKOA]

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak