Aurten, 19 taldek hartuko dute parte, eta talde horietako kideak izango dira beste taldeen partidetan epaile lanetan arituko direnak. Horretarako, talde bakoitzak arduradun bat aukeratuko du. Horrez gain, egun osoan zehar ez da jan edanik faltako, eta musikak girotuko du Ibarra futbol zelaia.
Sariak
Txapelketa irabazten duen kuadrillak 600 euro poltsikoratuko ditu, bigarren geratzen denak 300, eta hirugarren onenek izena emateko ordaindutako 100 euroak berreskuratu ahal izango dituzte. Gainera, beste sari berezi batzuk ere emango dituzte.