Buruhandien kalejirarekin hasiko dituzte jaiok (18:30) eta gau partean kontzertuak izango dira bi gunetan: Markoleko zelaian (22:00) rock kontzertuak honako taldeekin: Txerrikumeak; Galerna; eta Gaupa-heroes. Eta Bizkaia kaleko aparkalekuan (22:30) trikitilariak: Laja II eta Narbaiza.
Bihar, kirolak ere izango du lekua: atletismo probak Loramendi kalean (11:30); eta gimnasia erritmikoa Araba ibilbidean (12:00). Umeek, gainera, gaztelu puzgarriak izango dituzte Loramendi kalean (12:00 eta 17:30). Eta arratsaldean (16:00) xake eta mus txapelketak jokatuko dituzte. Gauean musikaren txanda izango da: rock taldeak Markoleko zelaian, (22:00): Kalaña; E.R.M.; eta W.C. Eta erromeria giroa Gardokirekin Bizkaiko aparkalekuan (22:30). Gauerdian, gainera, suzko erruberak botako dituzte.
Domekan ere ez da faltako jai girorik: artisauen eta bigarren eskuko produktuen azoka, Araba ibilbidean (11:30); paella lehiaketa Markoleko zelaian (11:30); eta Gorritiren animaliak zelaian bertan (18:00). Ondoren, emakume zaharrena eta aurtengo lehen jaioberria omenduko dituzte.