'Aitona Mantangorria', Kepa Errastiren azken lana, aurkeztuko dute Zaraia aretoan

Ane Elordi 2014ko uzt. 18a, 17:00

Aitona Mantangorria du izena Kepa Errastiren azken lanak. Aretxabaletarrak laburmetrai bat sortu du, zuzendari eta aktore lanak egin ditu, eta "lan biak bateratzea zaila izan da". Bihar, uztailaren 19an, lagun artean aurkeztuko dute lana, Aretxabaletako Zaraia aretoan, 20:30ean. Ondoren, gerturatutakoekin solasaldia ere egongo da.

Aitona Mantangorria ordu erdi pasatxoko laburmetraia da; familia baten kideen arteko harremanetan oinarrituta dago, aitona eta neba-arreben gora beherak dira hizpide. Kepa Errastik zuzendaritza eta aktore lanak bateratzea posible ikusi zuen, eta erronka hori hartu zuen esku artean. Antzerkiko ideia bat du erroetan; hain zuzen ere, bakarrizketa bat, ondorioz, laburmetraira moldatzeko lanketa sakona izan da. Zenbait aktore ezagunek hartu dute parte proiektuan, esaterako, Miren Gaztañaga eta Isidoro Zabala. "Taldean sortutako giroa oso ona izan da, grabaketa egun gutxi izan dira, baina oso biziak", adierazi du Errastik. 

Irteera unea 

Aurrerantzean lana aurkezten jarraitzeko asmoa dute, bertako zein nazioarteko jaialdietan. Teknikoki, Errastik orain arte ekoiztutako laburmetraiarik osatuena dela esan daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak