Wopeak espedizioko kide Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza hasi dira garaierara egokitzen, 5.000 metrotara hainbat gau igaro dituzte-eta vivac egiten [Irudi ikusgarriak bidali berri dituzte handik]. Hori bakarrik ez, egunok aprobetxatu dituzte oinarrizko kanpalekutik lehenengo kanpalekura materiala igotzeko. Horrekin batera, konturatu dira Paiju Peak-era igotzeko gainditu beharreko hormak iaz baino elur gutxiago duela. Hala, egunotan oinarrizko kanpalekuan atseden hartu ostean, asmoa dute ostera ere lehenengo kanpalekurako bidea hartzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.