PSE-EEko ordezkariak bosgarren edukiontziaren aldeko plataformari babesa agertu dio

Mirari Altube Arrese 2014ko uzt. 10a, 11:05

Aretxabaletako PSE-EEko zinegotzi Jorge de Castrok babes osoa agertu die bosgarren edukiontziaren aldekoei, plataforma horretako ordezkari den Nerea Etxaberekin elkartu ondoren. Era berean, Bilduk duen jarrera kritikatu du.

"Inposaketa erabiliz eta jasotako 1.700 sinadurari kasurik egin barik herritarrak kaltetuak izango diren hondakin bilketa sistema jarriko du abian Bilduk. Atez atekoa zikinagoa da, deserosoagoa eta edukiontzi bidezko bilketa baino %20 garestiagoa", dio eta gaineratu: "Bosgarren edukiontziarekin eta atez atekoarekin antzeko emaitzak lortzen dira baina merkeago, garbiago eta erosoago".

Eta esan du "atez atekoa jartzeko asmoa" zuela agintaldi hasieratik Bilduren gidaritza duen Udal gobernuak, "herritarrek gura edo ez", eta horren adibide dela 2011ko abenduaren 6an Ana Bolinaga alkateak eskutitza bidali izana Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari "atez atekoa eskatuz".

Hala, PSE-EEko ordezkariak dei egin die herritarrei bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak egingo dituen ekintzetan parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak