Gizonezkoa buruan jo du ilobak, eta Ertzaintza haren bila dabil

Leire Kortabarria 2014ko eka. 29a, 20:23

Domeka goizean, eraso bat izan da Aretxabaletan, 05:00ak aldera, Ertzaintzak esan duenez: hain zuzen, pertsona batek beste bat zauritu du objektu batekin, eta zauritua Santiagoko ospitalera eroan dute. Domeka arratsaldean, Ertzaintzak Goienari esan zion ustezko egilea ez zutela oraindik atzeman eta ikerketak zabalik jarraitzen zuela.

Domeka goizean ere, Aretxabaletako parrokoak mezetan esan zuen erasotua sakristaua zela (69 urteko gizonezkoa), eta erasogilea, haren iloba. Zurrumurruak saiheste aldera egin zuen abadeak jakinarazpen hori. Esan zuenez, ilobak burdina batekin jo zuen osaba buruan. Dirudienez, osaba-ilobak ez ziren elkarrekin bizi, baina bai elkarren ondoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak