Hona oinarriak:
- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
 - Teknika librea izango da.
 - Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoa izango da, edota formatu digitalean ekarriz gero, DINA 3an aurkeztu behar dira.
 - Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:
 
Andramaixak 2014
Abuztuaren 14a, 15a, 16a eta 17a
Aretxabaleta
- Irabazleak 300 euro jasoko ditu saritzat.
 - Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.
 - Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.
 - Lanak uztailaren 5a baino lehen bidali beharko dira Arkupe kultur etxera edo udaletxera.
 - Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek osatuko dute.
 - Epaimahaiaren erabakia uztailaren 7an jakinaraziko dute.