Gutun-azal horrek taldearen izena izango du eta barruan beste gutun-azal batean sartuta egileen datuak: taldearen izena, taldekideen izenak, adinak eta telefono zenbakiak.
12 urtetik gorako aretxabaletarrek har dezakete parte, eta gura beste esaldi aurkeztu. Hori bai, ez dituzte onartuko neurriz kanpoko kontsumoa eta jarrera sexistak bultzatzen dituztenak.
Irabazleen berri uztailaren 7an emango dute, eta sari bakarra izango da: 100 euro, Aretxarteko merkataritza zerbitzuetan erabiltzeko. Esaldi horrekin pankartak egingo dituzte.