Sua, tantaia eta irekin bukatu da San Juan bezperako ospakizuna

Mirari Altube Arrese 2014ko ekainaren 24a

Aretxabaletan ere ospatu dute San Juan bezpera. Urteko gaurik motzenak atzean utzi zituen kontu zaharrak, sutan erreta guztiak, eta gaur goizean atarteetan botatako iratzeek kontu berriak ekarri dizkiete herritarrei.

San Juanetako zortzikoa dantzan egin ondoren isiotu zuten sua (eta iazko San Juanetako lora sorta bota bertara) eta kantuan egin santuari gero.

Ondoren tantaiaren txanda izan zen. Datorren urtean Santa Ageda neska-mutil izango direnek altxatu zuten; di-da batean altxatu ere. Hala eta guztiz ez zeuden pozik, tantaia 12 metro baino gutxiagokoa izatera behartu dituztelako, eta enbor zati bat moztu beharrean izan zirelako. "Ez, ez, ez, 12 metro ez", abestu zuten haren inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak