Aurreskuaren gaineko ikus-entzunezko bat karrera amaierako proiekturik onena

Eneko Azkarate 2014ko eka. 23a, 14:00

Irabazleak Mikel Orobengoa Kimu Berriko arduradunarekin.

Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako Campuseko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Ikus-entzunezko Komunikazioko laugarren mailako ikasleen Gradu Bukaerako Proiektuak aurkeztu zituen egubakoitzean, campusean bertan. Ikasleen proiektuek Kimu Berri lehiaketan parte hartu dute aurten. Aurreskuaren gaineko lan batek eroan du lehen saria, 350 eurokoa.

Irabazleak honako hauek dira: Aintzane Duque, Beñat Flores eta Maider Juaristi. Ondare ez materiala ikertu dute karrera amaierako proiektu moduan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailarendako. Marko teorikoaz gain, ikus-entzunezkoa landu dute Aurreskuaren gainean.

Bigarren saria, Basque Culinary Center gastronomia fakultatearen nazioartekotzerako komunikazio plana garatu duen proiektuak eroan du. Ander Larrañaga, Janire Zubizarreta eta Hodei Esnaola izan dira irabazleak. 300 euroko saria.

Hirugarren saria, azkenik, Rockabox izeneko proiektuak eroan du. Tokikom elkartearendako landutako proiektua da. Publizitatea on line bidez egiteko modu berritzailea bultzatzen du proiektu horrek. Yasne Salegi eta Laida Aranburu izan dira hirugarren saria eroan dutenak; 250 euro.

Guztira, 13 proiektu aurkeztu dituzte ikasleek, ia gehienak enpresa edo erakundeendako propio eginak.

Informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak